Cool Course Competition 2009Adi irakasle, ikasle edo moodle-ko ikastaro sortzaile den edonor!! Oso denbora gutxi daukazue Moodle Cool Course Competition txapelketan parte hartzeko. Epea urtarrilak 19 arte daukazue eta arauak eta jarraitzeko pausoak Kutsidazu Bidea Moodle blogean duzue.

Animatu!! laguntzarik behar ezkero eskatu besterik ez daukazue!

Nola ekidin Word-ek aurrebistan zabaltzea Outlook-en atxikitako dokumentuak? Neri gertatzen zaidan moduan, ez baduzu atsegin Outlook-etik Word-eko dokumentu bat pantaila osoko aurrebistan zabaltzea, hona hemen nola ezgaitu dezakezun aukera hori 4 klik eginda:

Microsoft Word gazteleraz konfiguraturik izan ezkero:

  1. Word-eko “Botón de Office”-en klik egin
  2. “Opciones de Word” botoian klik egin
  3. “Más frecuentes” atalean, “Abrir datos adjuntos de correo electrónico en vista Lectura de pantalla completa” aurkitu, eta ezkerrean duen marka kendu
  4. Lehioa itxi “Aceptar” botoian klik eginda

Microsoft Word euskaraz konfiguraturik izan ezkero:

  1. Word-eko “Office-ren botoia”-n klik egin
  2. “Word-en aukerak” botoian klik egin
  3. “Ezaguna” atalean, “Ireki posta elektronikoko eranskinak ‘Pantaila osoko irakurketa’ ikuspegian” aurkitu, eta ezkerrean duen marka kendu
  4. Lehioa itxi “Ados” botoian klik eginda

Horra hor. Outlook-etik dokumentu bat zabaltzen duzun hurrengo aldian, Word-ek ez du aurrebista erakutsiko, eta dokumentuaren edizioan geratuko da.

Bihar hasi eta larunbatera arte urtero estatu mailan egiten den Moodle-en inguruko esperientzia trukaketarako topaketa ospatuko da. Esperientzien trukaketa ez da arlo teknikora mugatzen, arlo pedagogikoak ere izaten baitu garrantzia, eta gainera topaketen denboraren gehiena tailerretan jardutera ematen da, bakoitzak dituen jakinmin konkretuak asetzera bideratuak.

Aurtengo programari so egin ezkero jardunaldien irekiera  Martin Dougiamas-ek (Moodle-eko “guru”-a, informazio gehiago Wikipedian) Australiatik bideokonferentzia bitartez egingo duela ikus daiteke, Marc Alier-en laguntzaz, bion artean laster argia ikusiko duen Moodle-en 2.0 bertsio desiatua aurkeztuko dutelarik.

Mondragon Unibertsitateak ere bere ordezkaritza izango du bertan, Edu Sanchez eta Iñaki Arenaza bertan izango baitira, eta Iñakik gainera ‘Moodle Network’ tailerraren gidaria izango da.

Bertara joaterik ez dutenentzat, topaketa Internet bitartez zuzenean jarraitzeko aukera ere izango da jardunaldien webgune ofizialetik.

Hemen uzten dizuet Chrome OS-ri buruzko Consumer Eroski aldizkariaren artikulu bat. Egia esateko, ez dut sakon irakurri, eta ez dakit esaten duena zehatza den, edo hanka sartzen duten (eta seguraski sakon irakurrita ere ez nuke jakingo).

Hemen artikulua: http://www.consumer.es/web/es/tecnologia/internet/2009/09/01/187324.php

rssInternetek ekarri dituen abantaila askorekin batera zenbait arazo ere agertu dira, eta horietako bat informazioaren ugaritasunarekin batera datozen desinformazioa eta ‘zarata’ dira; infoxikazioa deitu izan den fenomeno honek nahi dugun informazioa lortzea lan nekeza bilakatu dezake askotan.

Arazo honetarako sendabide magikorik ez dago, baina badago arazoa txikitu dezakeen teknologia bat:  sindikazioa. Post honetan sindikazioa zer den, zertarako den baliagarri eta nola erabili dezakegun azalduko dugu.

1.- Zer da sindikazioa?

Webgune batetan artikulu berri bat argitaratzen den bakoitzean abisatzen zaituen mekanismoa da, webgune horren web iturriaren bitartez. Honen atzean egon daitekeen teknologietatik ezagunena RSS da, eta hainbat kasuetan sindikazioari RSS deitzen zaio horregatik, baina Atom teknologia ere erabiltzen da leku askotan.

Hasieran batetan sindikazioa blog-en jarraipenarekin lotu zen gehienbat (ehundaka blog jarraitzeko ezinbestekoa suertatzen delako), baina gaur egun webgune gehienek erabiltzen dute, komunikabide tradizionalen webgune gehienek barne (hauetako askok arlo bakoitzarentzat jario bana dauka). Webgune batzuetan jada jarioen bidezko bisitak era tradizionalekoak baino gehiago dira jada.

2.- Zertarako erabili dezaket teknologia hau?

Hainbat leku ezberdinek artikulu berririk argitaratu ote duten jakiteko leku guzti horiek bisitatu beharrean, teknologia honek zuzenean zuk ‘jarraitzen dituzun’ webguneek zerbait argitaratzen duten bakoitzean ‘abisatuko zaitu’. Askoz hobeto, ezta?

3.- Nola kudeatu ditzazket jarraitu nahi ditudan web iturri horiek?

- Jarraitu nahi duzun webgunean bilatu ezazu sindikazioaren irudia (hauen modukoa izango da), bertan klik egin ezazu eta webgune horren URL-a kopiatu ezazu (Firefox erabiltzen baduzu zuzenean irudia nabigazio barran ikusiko duzu).

- Zure jario-irakurle ireki (zein aukeratu ez badakizu joan hurrengo 4.puntura) eta bertan kopiatu duzun URL hori gehituta, jario horretara sindikaturik egongo zara jada.

- Behin sindikaturik, webgune horretako nobedade bakoitza bertan agertuko zaizu.

4.- Zein jario-irakurle da onena?

Zure beharretara hobeto egokitzen dena, noski :P

Programa hauek bi familiatan antolatuko nituzke: web bidezkoak edo ordenagailuan instalaturiko programak.

- Web bidezkoak dira nire ustez erabilgarrienak: programa hauek erabiltzen hasteko webgunean izena eman beharko duzu, eta behin erabiltzailea daukazunean zure jarioak Internetera konektaturik dagoen edozein ordenagailutik begiratu ahal izango dituzu. Hauen artean ezagunenak Google Reader eta Bloglines dira, eta beste askoren artean badago ere euskarazko aukera: Alesti

- Ordenagailuan instalaturiko programek ordea ez dute inon izena emateko beharrik izaten, baina instalaturik dauden ordenagailuan besterik ezin izango duzu kontsultatu. Era honetako programak edozein Sistema Eragilerako topa ditzazkezu, batzuk esatearren:

MS Windows-erako: rss-captor, rssreader (Microsoft Office Outlook-ek eta Mozilla Thunderbird-ek ere badute RSS jarioak jarraitzeko aukera).

GNU/Linux-erako: Liferea, Snownews

Mac-OS-rako: Rssowl, rss-menu

+ info:

CodeSyntax tailerra

OnSoftware

Euskarazko Wikipedia mundu osoan oso ezaguna den Wikipedia izeneko entziklopedia eleanitza, web-oinarriduna eta eduki askekoaren euskarazko edizioa da. 2003ko Azaroaren 7an jarri zen abian eta azken bi urteotan hazkunde oso nabarmena izan du (2006ko urtarrilean 5.000 artikulu izatetik[es] gaur egun 38.900 artikulutik gora izatera pasa da).

Gaur zabaldu.com bitartez Euskarazko Wikipedian Uztailaren 31ean 40.000 artikulura iristea helburu duen erronka proposatu dutela jakin dugu, Wikipediako Txokoan azaltzen duten moduan.

Erronka betetzea ez da zaila izango, urte honetan hilabetero 1.000 artikulu berri baino gehiago idatzi baitira, baina argi dago hazkunde maila hau mantendu edo hobetzeko gero eta wikipedista gehiago behar izanen direla, beraz zuen arloetan duzuen ezaguera elkarbanatzera animatzen zaituztet.

Nola lagundu dezaket Euskarazko Wikipedian?

Eguneraketa@20090716: Sustatun irakurri dugu erronka lortu dela, gaur Euskarazko Wikipediak 40.000 artikulu lortu baitu. Zorionak Wikipediari eta milesker wikipedistei!

200px-40000_euskal_wikipedia

Sustatu bitartez jakin izan dugu dagoeneko Gmail dohanezko korreo zerbitzu ezaguna badaukagula euskaraz konfiguratzeko aukera (eurak era berean Tolon blogean irakurri omen dute). Aspaldi geneukan euskaratzen ari zirenaren berri, baina orain arte ezin izan dugu erabili.

Berri ona da noski euskararentzat eta euskaldunontzat aukera berri hau izatea, beste pauso txiki bat da (aurretik bagenuen beste hainbat programa euskaratzeko aukera), baina aurrerapausoa azken finean.

Nola konfiguratu dezaket Gmail euskaraz?

1.- Gmail ireki eta sartu zure kontuan

2.- Goiko barraren eskuinaldean, sartu ezarpenen atalean (ingelesez izan ezkero ‘Settings’ jarriko du, gazteleraz ordea ‘Configuración’)

3.- Agertzen diren aukeren artean lehena hizkuntzarena da, bertan aukera ezazu ‘Euskara’ eta aldaketa gordetzeko sakatu orriaren behekaldean aurkituko duzun botoian (‘Save changes’ edo ‘Guardar cambios’)

4.- Lixto! Badaukazu zure Gmail kontua euskaraturik!

Gaur egun osoan zehar MoodleMoot Euskadi ’09 jardunaldiak ospatzen ari dira Bilbon, aurten Deustoko Unibertsitateak antolaturik (iaz Arrasaten izan ziren, MUk antolaturik). Jardunaldi hauetan hezkuntza sistema berriekin izandako esperientziak elkarbanatzen dira, arlo pedagokikoan zein teknikoan, betiere Moodle plataforma oinarritzat izanda. MUtik joandako kide batzuk bertan dauzkagu ekarpenak egiteko eta jasotzeko.

Aurten hitzaldiak audio-streaming bitartez entzuteko aukera dago (hemendik), eta Twitter bitartez ere jarraitu daitezke MoodleMoot Euskadi ’09 jardunaldien iturrian.

En Eskola existen 3 redes WIFI:

  • mgepweb
  • ikasleak
  • langileak

La mayoría de la gente utiliza “mgepweb” pero es importante distinguir las diferencias entre cada una de ellas para utilizar la más adecuada.

MGEPWEB:

Es una red no cifrada y de acceso libre (sin contraseña). 
En internet sólo permite la navegación WEB el resto de puertos están cerrados.
Para navegar por internet es necesario hacerlo a través del proxy (autenticado).
Al ser una red no cifrada cualquiera que esté cerca puede capturar y ver todo el tráfico que estamos enviando y recibiendo.

LANGILEAK e IKASLEAK:

Son redes cifradas y autenticadas (acceso mediante contraseña).
Al ser una red cifrada nadie podrá ver nuestro tráfico de red.
En Internet se encuentran abiertos los mismos puertos que hay abiertos desde las conexiones con cable.
No es necesario utilizar proxy para navegar.

Dicho esto, la recomendación es utilizar las redes LANGILEAK o IKASLEAK (dependiendo del tipo de usuario que seamos).

En http://intranet/denak/WiFi/Wifi_gunea_cas.htm hay información detallada de cómo configurar un equipo para conectarse a estas redes.

firefoxMozilla Firefox internauten artean duen arrakastaren arrazoietako bat gure beharretara egokitzeko duen ahalmena da, eta ahalmen horren gakoetako bat nabigatzailean instalatu daitezkeen gehigarriak dira. Imagina daitezkeen erabilera zehatz gehienak errazten dituzten gehigarriak topa daitezke gehigarrien webgune ofizialean arratoiaren klik pare batekin instalatzeko moduan (musutruk, noski).

Gehigarri horien artean gaur Euskalbar izenekoa nabarmenduko dugu. Euskara eta erderaren arteko itzulpenak sarritan egin behar izan ezkero gehigarri hau instalaturik izatea oso lagungarri izan zaigu. Bere funtzionamendua oso erraza da: Euskalbar instalatzean tresna-barra berri bat agertzen zaigu Firefox-en, non itzuli nahi dugun hitza sartu eta ‘return’ sakatzearekin batera hainbat webguneren itzulpenak agertuko zaizkigu (20 hiztegiren artean guk nahi ditugunak)

Euskaratik gaztelerara, frantsesera eta ingelesara itzultzeko gaitasuna du, baita hizkuntza hauetatik euskarara itzultzeko ere; hauetaz gain gaur egun Euskalbar-ek badauka latinetik euskarara eta euskaratik japoniarrera itzultzeko gaitasuna ere.

Euskalbar-en azkenengo bertsioa instalatzeko webgune honetan sartu eta bertan ikusiko duzuen ‘Gehitu Firefoxera’ botoian sakatu eta irekiko den leihoan instalazioa onartu besterik ez duzue egin behar, betiere aurretik Firefox instalaturik baduzue noski. Behin Euskalbar frogatu ezkero itzulpenak egiteko ezinbestekoa egingo zaizue.